Fenilalanina mugatzen duen dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Fenilzetonuria duten pertsonek bizitza osoan egin behar duten dieta.

Ezin dute digeritu fenilalanina aminoazidoa, zeina ia elikagai guztietan baitago. Fenilalanina-mailak gehiegi igotzen badira, kalteak eragin ditzake garunean, eta, diagnostikatu gabeko jaioberrietan, adimen-atzeratasuna. Hala, gaixotasun hori duen jendeari fenilalanina mugatuko dieta bat egitea gomendatzen zaio.


Horrelako dieten ezaugarri nagusia proteina gutxikoak izatea da. Jaioberrientzako formula bereziak daude. Haur eta helduetan, fruta eta barazki asko izaten dituzte horrelako dietek, baita ogia, zerealak eta proteina gutxiko pastak ere. Fenizetonurikoei nutrizio-formulak ematea komeni da. Fenilalaninarik gabeko dieta bat hartu behar dute, dietaren bidez lortu ezin duten bitamina, mineral eta proteina kantitatea lor dezaten, eta fruta, barazki, ogi, pasta eta zereal kantitate zehazki neurtuak hartu behar dituzte. Esnea, esnekiak, arraina, oilaskoa, arrautzak, lekaleak eta intxaurrak, esate baterako, dietatik kanpo utzi behar dira, proteina-kontzentrazio handiak baitituzte.


Erreferentziak


Cristine M. Trahms- Program for phenylketonuria

Salas-Salvadó J, Bonada A, Trallero R & Saló ME . Nutrición y Dietética Clínica. 2ª Ed. 2002. Masson S.A., Barcelona.