Faktore estrintsekoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pertsonarenak, animaliarenak edo elikagaiarenak berarenak ez diren eta beraren osasunari eta/edo kalitateari eragin diezaieketen faktoreak. Pertsona baten osasunari eragiten dioten faktore estrintsekoak aipatzen direnean, hauei egiten zaie erreferentzia: nutrizio-faktoreak, ingurune-faktoreak (tenperatura, hezetasuna, argia, etab.) eta osasun-faktoreak (gaixotasunak).


Dena dela, elikagai baten kalitateari eragin diezaioketen faktore estrintsekoak aipatzen direnean, faktore hauei egiten zaie erreferentzia: biltegiratze-tenperatura, inguruneko hezetasun erlatiboa, eta gasen presentzia eta kontzentrazioa. Bigarren kasu horretan, faktore guztiek areagotu edo murriztu dezakete elikagaiko bakterioen hazkuntza, eta, beraz, haren balio-bizitza aldatu.


Erreferentziak


Tratado de Nutrición. M. Hernández Rodriguez et al. Ed. Díaz de Santos. 1999.