FVO

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Albaitaritza eta Elikadura Bulegoa (FVO dira bere ingelesezko siglak) DG SANCOren ikuskaritza- eta kontrol-zerbitzua da.


Honako hauek dira Albaitaritza eta Elikadura Bulegoaren eginbeharrak (horretarako, ikuskaritzak, ikuskatzeak eta antzeko jarduerak egiten dituzte):

  • Egiaztatzea Europar Batasunean (EU) bete egiten direla elikagaien segurtasunari eta kalitateari, animalien osasunari eta ongizateari eta fitosanitateari buruzko legeriak ezarritako betekizunak. Halaber, egiaztatu egiten du EBra esportatzen duten hirugarren herrialdeek inportazio-betekizunak betetzen dituztenetz.
  • Europako Erkidegoaren politika diseinatzen laguntzea, Elikagaien Segurtasunari, Animalien osasunari eta ongizateari eta fitosanitateari dagokienez.
  • Elikagaien Segurtasunaren, animalien osasunaren eta ongizatearen eta fitosanitatearen esparruan kontrol-sistema eraginkorrak garatzen eta ezartzen laguntzea, eta alderdi interesdunei bere ikuskaritza eta ikuskatzeen emaitzen berri ematea.


Erreferentzia


Webgune ofiziala - FVO