FOSHU Foods for Specified Health Use

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

1991n Japonian ezarritako kontzeptu bat da, eta handik sortu dira, gerora, elikagai funtzionalak Mendebaldean. Berariaz osasungintzan erabiltzeko elikagaiak dira; hots, osasunerako ona den eta ofizialki onartuta dagoen osagai bat edo gehiago dituzten elikagaiak. FOSHU kategoriaren barruan sartzen diren elikagaiak Japoniako Osasuneko ministroak baimendu behar ditu. Horretarako, aurrez, oinarri zientifikoko froga zehatzak aurkeztu behar zaizkio, elikagai horiek ohiko dieta baten barruan dituzten propietateen erakusgarri (eraginkortasuna eta segurtasuna).

Elikagai horiek osasuna zaintzeko edo sendotzeko dira edo osasun-egoera berezietan arteria-presioa edo odoleko kolesterol-maila kontrolatu nahi duten pertsonek hartzen dituzte, besteak beste.

Osasun-erabilera espezifikoak Osagai nagusiak (osasun-funtzioak dituzten osagaiak)
Kondizio gastrointestinalak aldatzeko elikagaiak Oligosakaridoak, laktosa, bifidobakterioak, azido laktikoa, dieta-zuntza, destrina digerigaitza, polidestrola, guar goma, eta abar.
Odoleko kolesterol-mailarekin erlazionatutako elikagaiak Kitosanoak, soja-porotoaren proteina, sodio alginato degradatua, eta abar.
Odoleko azukre-mailarekin erlazionatutako elikagaiak Destrina digerigaitza, gari-albumina, te-polifenolak, guaiaba-polifenolak, L-arabiosa, eta beste
Odol-presioarekin erlazionatutako elikagaiak Laktotripeptidoak, kaseina-dodekapeptidoa, tochu-hostoaren glikosidoa (azido geniposidikoa), sardinaren degradazio-peptidoak, eta abar.
Hortzen higienearekin erlazionatutako elikagaiak Paratinosa, maltitiosa, xilitola, eritritola, eta beste.
Kolesterola eta kondizio gastrointestinalak; triglizeridoak eta kolesterola Sodio alginato degradatua, psyllium-hazitik eratorritako dieta-zuntza, eta abar.
Mineralen absortzioarekin erlazionatutako elikagaiak Kaltzio malatoaren zitratoa, kaseina-fosfopeptidoak, fruktooligosakaridoak, eta abar.
Osteogenesiarekin erlazionatutako elikagaiak Soja-isoflabona, esnearen oinarrizko proteina, eta beste.
Triglizeridoekin erlazionatutako elikagaiak Kate ertaineko eta motzeko gantz-azidoak, gantz-azido hidroxilatuak, eta abar.


Erreferentziak


Durán C, Valenzuela B. The japanese experience with foshu foods The true functional foods? Rev Chil Nutr 2010;37:224-233.

Ministerio de salud, trabajo y bienestar japones