FAS

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gantz-azido sintasa (Fatty Acid Synthase, FAS, ingelesezko sigla) entzima multifuntzional bat da, gantz-azidoen biosintesia katalizatzen duena (lipogenesia) gantz-ehuneko zelulen (adipozitoak) eta gibeleko zelulen (hepatozitoak) zitoplasman.


Gantz-azido palmitikoa sintetizatzen du Azetil-CoA-tik eta malonil-CoA-tik abiatuta, eta NADPHaren presentzian, zazpi erreakzio entzimatiko dituen prozesu batean. Horretarako, zazpi zentro katalitiko ditu entzimak, eta azilo-eramailea den proteina bat (ACP), substratua entzimaren zentro katalitiko batetik bestera eramaten duena.


Gantz-azidoen biosintesiaren lehen pausoa azido palmitikoaren —16 karbonoko gantz-azido asearen— sintesia da; gainerako gantz-azidoak (luzeagoak edo asegabeak) hura eraldatuz sortzen dira. Azido palmitikotik abiatuta, behar dituen gantz-azido gehienak sintetiza ditzake giza gorputzak, gantz azido linoleikoa eta linolenikoa —esentzialak biak— izan ezik. Lipogenesia hormonen bidez, dietaren bidez nahiz jarduera fisikoaren bidez erregulatzen da.

Erreferentziak


Nelson DL, Cox MM. Lehninger. Principios de Bioquímica. 5ª Ed. Ediciones Omega. 2007, Barcelona.