Estimulatzailea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nerbio-sistema zentrala eta bihotz-muskulua aktibatzen eta muskulu lisoa erlaxatzen duen elikadura-substantzia, batzuetan giltzurrunari eragiten diona eta diuresia eragiten duena. Jarduera motor eta kognitiboaren mailak areagotzen dituzte substantzia hauek, eta esnaldia eta alerta egoera eta arreta indartu.


Dietako produktu estimulatzaile nagusiak hauek dira: kafea, tea, kakaoa eta haren deribatuak, eta mate belarra. Beste batzuk ere badira, hala nola guarana eta kola, baina, gaur egun, edari “energia-emaile” edo freskagarri gisa merkaturatzen dira. Produktu horiek, kakaoak eta haren deribatuek salbu, ez dute nutrizio-baliorik; produktu naturalak dira, berotuz tratatzen direnak aroma bereizgarriak har ditzaten; eta alkaloideak dituzte: kafeina kafeak; teobromina kakaoak, eta teofilina teak.


Erreferentziak


Souccar, Thierry. La guía de los nuevos estimulantes, Paidotribo Editorial (Julio, 1999). 348 páginas.
Productos estimulantes. Departamento de Química Orgánica-Area Bromatología. Facultad de Ciencias Exactas y Naturales. Universidad de BuenosAaires.
José Bello Gutiérrez. Ediciones Díaz de Santos, 2000.