Estenosia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputzeko zulo edo hodi baten estutzeari egiten dio erreferentzia termino honek. Jaiotzetikoa izan daiteke, edo tumoreak garatzearen edo hodi-formako egitura baten pareta loditzearen ondorioz (hipertrofia) hartua.

Hona hemen maiz agertzen diren estenosi-kasu batzuen deskribapena:

  • Hestegorriko estenosia hestegorriaren estutze bat da; eskuarki, hestegorriaren mugikortasun peristaltikoaren alterazio batek eragiten du, edo tumore bat hazteak —ondorioz, disfagia gertatzen da, elikagaiak hestegorritik urdailera pasatzeko zailtasuna—.
  • Arterien estenosia da arterien pasabide-argia estutzea; eskuarki, ateroma-plaken pilaketak eragiten du (ikus aterogenesi eta atereosklerosi terminoak), eta arterien paretan zuntz-ehuna garatzeak, zeren eragin-eremuan odol-fluxua murriztea ekartzen baitu.


Erreferentziak


J. Mataix y Martínez de Victoria E. Esófago. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.1263-1268. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.