Esteatosia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ehun batean gantza pilatzea. Maizen agertzen dena esteatosi hepatikoa da; hau da, gantza gibelean pilatzea. Egoera horri gibel gantzatsu ere esaten zaio. Esteatosi hepatikoak erraiaren tamaina handitzea eragiten du (hepatomegalia). Gibelak kolore argiagoa hartzen du, eta testura/ehundura bigunagoa. Normalean, esteatosiak ez du ekartzen funtzio hepatikoa galtzea.


Esteatosi hepatikoaren kausa nagusiak izaten dira gehiegizko alkohol-kontsumo kronikoa eta obesitatea. Alkoholismo kronikoaren kasuan, alkoholaren metabolismoaren ondorioz, gibelean triglizeridoak (gantza) sintetizatzea estimulatzen duten substantziak sortzen dira. Hain da handia ekoizpena, ezen gibela ez baita gauza dena odolera bideratzeko, eta bertan pilatzen da. Obesitatearen kasuan —bereziki, sabelaldean kontzentratzen denean—, gibelak gantz-azido aske asko jasotzen ditu, eta azido horiek, glizerolari lotuta, triglizerido bihurtzen dira. Handik aurrera, prozesua goian azaldutako bera da.


Erreferentzia


V. M. Rodríguez y E. Simón (eds) pp. 529-540. Editorial Netbibio. Olerios (la Coruña), 2008.