Estakiosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lau monosakaridoz osatutako oligosakarido bat da: bi molekula galaktosa, molekula bat glukosa eta molekula bat fruktosa. Landare askotan dago; bereziki, lekaleetan, hala nola babarrunetan eta sojan. Errafinosarekin gertatzen den bezala, ez da erabat deskonposatzen hesteetan, eta flatulentzia-arazoak eragiten ditu.


Erreferentziak


Los Carbohidratos en la nutrición humana: informe de una Consulta mixta FAO/OMS de expertos (1997)