Esnekia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Esnetik eratorritako produktua. Esnekien adibideak: jogurtak, esne hartzitua, gaztak, arrautzesnea, kefirra, mamia, eta abar.

Kalitate oneko proteinen, laktosaren eta bitaminen (A, D, B2 eta B12) iturri garrantzitsua dira, eta kaltzio-iturri bikaina. Adibidez, 100 mL esnek 120 mg kaltzio ematen du; 100 g gaztak, 100 mg; eta jogurt batek, 150 mg. Koipe-ekarpenari dagokionez, esnea bezala, esneki gaingabetuak (koipea < % 0,5), erdigaingabetuak (koipea = % 1,5-1,8) eta osoak (koipea > % 3,5) daude. Gazten artean, adibidez, koipearen ehunekoa % 15etik (Burgosko gazta freskoa) % 60ra bitartekoa (Brie gazta) izan daiteke.


Erreferentziak


Guía de la alimentación saludable. Sociedad Española de Nutrición Comunitaria. 2004 Díaz M, Gil A, Mataix J. Nutrición y salud ósea. Ed Puleva Food, 2004.