Eskorbutoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

C bitaminaren edo azido askorbikoaren urritasunak eragiten duen gaixotasuna. Astenia, anemia, gingibitisa eta larruazaleko hemorragiak ezaugarri dituen koadro kliniko bat da. Beste sintoma batzuk ere baditu: pisua galtzea, ahultasuna, edema, larruazalpeko hemorragiak, hortzak koloka izatea eta ultzerak izatea giltzaduretan, besteak beste. Apatia ere ager daiteke, eta, haurren eskorbutoaren kasuan, hezur eta kartilagoen garapen akastuna ere bai.


Erreferentziak


Bolet M. Aspectos de la historia del descubrimiento de algunas vitaminas. Rev Cubana Med Gen Integr 2004;20(4).

Roe E, Damau J, Peramiquel L, Puig L, Alomar A. Escorbuto: púrpura folicular como signo guía. Actas Dermo-Sifiliográficas 2005; 96(6):400-2.