Escherichia coli

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
CarnePicada W.jpg
Escherichia coligizakiaren eta animalien hesteetan egoten den bakterioa da. E. coli gehienak ez dira kaltegarriak, baina mota batzuek honako sintoma hauek eragin ditzakete: beherako larria, maiz odoltsua; sabeleko kolikoak; sukarrik ez edo sukar arina.


Kutsatutako elikagaia kontsumitu eta bizpahiru egunera ager daitezke sintomak, baina tarte hori egun batekoa edo astebetekoa ere izan daiteke.


Normalean, osasuntsu dauden helduak astebetean sendotzen dira. Nolanahi ere, hainbat taldetan (umeak, adinekoak) gaixotasunak sindrome hemolitiko-uremikoa (SUH) eragin dezake. Gaitz horrek giltzurrunetan lesio larriak sorraraz ditzake, eta hilgarriak gerta daitezke.


Uste da hausnarkariak, bereziki ardi-azienda, bakterio horien gordailu nagusiak direla. Hau da, animalia horietan metatzen dira E. Coliak eta kontsumitzen ditugun elikagaiak kutsa ditzakete. Hainbat kutsadura-bide daude. Elikagaiek kutsa ditzaketen gaixotasunen kutsadura-bide ohikoena gutxi kuzinatutako behi-haragia eta behikiak (hanburgesak, haragi xehatua...) izaten dira.


Erreferentziak


Infograma Kontsumitzailea - E.coli ELIKA

Arrisku biologikoak – E. coli verotoxigénica - ELIKA

Factsheet - Ecoli - EFSA

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago