Erresberatrola

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Erresberatrola polifenol bat da, estilbeno 3,4´,5-trihidroxiestilbenoa, zehazki. Konposatu hau landareetatik eratorria da. Haietan, naturalki sintetizatzen da, estres abiotikoaren eta biotikoaren erantzun gisa, hots, kalte fisikoei, erradiazio ultramoreari eta onddo-infekzioei erantzuteko. Landare eta fruitu ugaritan dago, baita haietatik eratorritako edarietan ere; batez ere, mahatsean eta mahatsez eginiko edarietan (muztioa, ardo beltza, gorria eta zuria), kakahuetean, pistatxoan eta zenbait baiatan.


Dietako antioxidatzaile nagusietako bat da, eta osasunerako eragin onuragarri ugari esleitu zaizkio, besteak beste, minbizian, pisuaren eta gorputzeko gantzaren galeran, intsulinarekiko erresistentzian, aterosklerosian, zahartzean eta hanturan. Dena dela, ikerketa gehiago egin beharko dira oraindik jakiteko benetan zenbateraino den erabilgarria patologia edo egoera horietan. Hori dela eta, azterlan eta ikerlan asko ari dira egiten gaur egun erresberatrolak animalietan nahiz gizakietan dituen eraginen inguruan.


Erreferentziak


Fernández Quintela, Macarulla, Churruca, Portillo. (2011). Resveratrol, an old molecule now targeting obesity. En: Recent Progress in Medical Plants, vol. 31: Mechanism and Action of Phytoconstituents. G. Govil. Stadium Press, India.