Energia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lan bat egiteko ahalmena. Makronutrienteek eta alkoholak ematen dute, batez ere, eta beharrezkoa da biziari eusteko gorputz-egituren etengabeko berrikuntzarako eta jarduera fisikoari aurre egiteko.


Haren nazioarteko unitatea joulea da, baina kaloria ere asko erabiltzen da (1 kJ = 4, 25 kcal).


Gaur egun, adostua dago 1 gramo koipek 9 kilokaloria ematen dituela, 1 gramo karbohidratok 4 kilokaloria ematen dituela eta 1 gramo proteinak 4 kilokaloria ematen dituela. Hala ere, kontuan hartu behar da balio horiek orokorrak direla, baina ez dute zertan hala izan kasu partikular bakoitzean. Adibidez, zuntz disolbaezina karbohidrato bat da, baina, digeritzen ez denez, ia ez du kaloriarik ematen.


Erreferentzia


Human energy requirement (Joint FAO/WHO/UNU Expert Consultation), 2001.