Elikagaien publizitatea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Marketinak produktu jakin baten kontsumoa bultzatzeko erabiltzen duen bideetako bat da publizitatea. Elikagaien publizitatearen helburua da kontsumitzaileari elikagai eta/edo edari bat ezagutaraztea, eta hura eros dezan limurtzea, produktua beharrizan batekin edo bizitza-estilo batekin lotuz. Publizitatean egiten den gastu osoaren zati handi bat dagokio elikagaigintzari, eta eragin handia du kontsumitzaileak hautatzen dituen elikagaietan.


Interes handia sortu duen alderdietako bat haurrei zuzendutako telebista bidezko publizitatea da. Frogatuta dago haurrek telebista ikusten duten ordutegian gantz ase, azukre eta gatz askoko elikagaien publizitatea egiten dela. Nabarmena da, baita ere, zenbat eta ordu gehiago ikusi telebista orduan eta fruta eta barazki gutxiago kontsumitzen dutela haurrek, eta orduan eta handiagoa dela gehiegizko pisua dutenen ehunekoa. Bestela esanda, telebista ikusteak, energia-gasturik ez dakarren aisialdi-jarduera sedentarioa izateaz gainera, kaloria askoko elikagaien kontsumoa bultzatzen du, eta, horrekin batera, baita gehiegizko pisua ere.


Egoera horren aurrean, erakundeek egin beharrekoari buruzko eztabaida sortu da: gobernu batzuek elikagai-industriaren esku uzten dute erregulazioa, baina beste batzuek debekatu egiten dute elikagai horien publizitatea egitea haurrek telebista ikusten duten ordutegian.


Erreferentziak


C. González Hidalgo y E. Atalah “Regulación de la publicidad televisiva de alimentos para prevenir la obesidad infantil

G. Díaz Ramírez et al “Efecto de la publicidad de alimentos anunciados en la televisión sobre la preferencia y el consumo de alimentos: revisión sistemática…”