Elikagaien kontsumo-maiztasunari buruzko galdetegia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Galdera sorta bat da, helburu duena jakitea denboraldi jakin batean zer maiztasunez kontsumitu den elikagai bat edo elikagai multzo bat, elikagai-zerrenda bat abiapuntutzat hartuta. Kontsumo-maiztasuna balioesteko proposatutako helburuak zein diren, era bateko edo besteko elikagaiak hautatzen dira. Elikadurarekin lotutako beste galdekizun batzuen aldean, elikagaien kontsumo-maiztasunari buruzko galderek ematen duten informazioa ez da hain zehatza ikuspegi kuantitatiboari dagokionez, baina orokorragoa da, eta denbora-tarte luzeagoak hartzen ditu aintzat, oro har.


Elikagaien kontsumo-maiztasunari buruzko galdera sortak hiru zatitan egituratzen dira:

  • elikagai-zerrenda bat
  • kontsumo-maiztasunak denbora-unitatetan sistematizatzen diren atal bat
  • elikagai bakoitzarentzako erreferentziazko errazio/zati estandarrak (edo errazio alternatiboak). Batzuetan, nutrizio-ekarpenaren balioespenarekin lotura zuzena izan dezaketen zenbait azturari buruzko galderak ere egiten dira.


Horrelako galdera sortak baliozkotu egin behar izaten dira erabili aurretik. Baliozkotze-azterketetan gehien erabiltzen den erreferentziazko metodoa, eta gehien gomendatzen dena, elikadura-erregistro prospektiboa da, baina, batzuetan, 24 orduko oroigarria eta historia dietetikoa ere erabiltzen dira.


Erreferentzia


Arroyo M, Martínez de la Pera C, Rocandio AM. Valoración del estado nutritivo. En: Rodríguez VM, Simón E. Bases de la Alimentación Humana. Ed. Netbiblo S.L. La Coruña, 2008; pp. 407-419.

Yago MD, Martínez de Victoria E, Mañas M. Métodos para la evaluación de la ingesta de alimentos. En: Gil A, Ed. Tratado de Nutrición. Acción Médica. Madrid, 2005; Tomo III, p. 52-56.