Elikagai hondatua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Esaten da elikagai bat hondatua dagoela haren aprobetxamendu-maila edo onargarritasun-maila mugatzen duten aldaketak gertatu direnean/zaizkionean.


Elikagai guztiak, berez, galkorrak dira; hartara, lehenago edo geroago, hondatu egiten dira, eta osasun-arazoak ere eragin ditzakete. Oro har, elikagai bat hondatzean zenbait fenomeno gertatzen dira, egoera higienikoaren aldaketen bidez eta balio nutritibo eta sentsorialaren galeren bidez agerian geratzen direnak. Elikagai-hondatzeak arriskutsuak dira ikusten ez direnean edo kontsumitzaileak sumatzeko bezainbestekoak ez direnean.


Elikagai bat hondatzeko arrazoiak askotarikoak izan daitezke; izan ere, faktore oso desberdinek eragiten dute, eta, askotan, aldi berean. Adibidez, beroak eta hezetasunak aldi berean jarduten dute, eta bakterioak ugaltzen lagundu dezakete.


Elikagaiak hondatzea eragiten duten arrazoi nagusiak:

  • Biologikoak: bakterioak, birusak,onddoak, parasitoak eta abar.
  • Kimikoak: elikagaiaren osagaien aldaketa kimikoak. Mintzea, nutrienteak suntsitzea, ezaugarri organoleptikoak galtzea, eta abar.
  • Fisikoak: Edozein objektu arrotz, edo elikagaiari eragin diezaiokeen edozein manipulazio. Elikagaiak behar ez bezala maneiatzea (kolpeak), objektu arrotzak (eraztunak, metalak), eta beste.


Erreferentziak


Belitz, H.D., Grosch, W., Schieberle, P. Química de los alimentos. 3ª ed. Ed. Acribia. Zaragoza. 2012.

Deleuze Isasi, P. Legislación Alimentaria. Código Alimentario Español y disposiciones complementarias. 7ª ed. Ed. Tecnos. Madrid. 2006.