Elikagai funtzionala

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagai funtzionala da ohiko nutrizio-balioa izateaz gainera organismoko zenbait funtziotan eragin positiboak dituena, eta, beraz, gaixotasun batzuk prebenitzen eta, ondorioz, osasuna hobetzen laguntzen duena. Eragin positibo horien arduradunak molekula biologikoki aktibo batzuk dira, elikagaietan naturalki daudenak edo elikagaigintzan gehitu zaizkienak. Molekula horiek nutrienteak dira batzuetan, baina ez beti. Elikagai funtzionalen adibide bat da esneki bat fitoesterolak gehitu zaizkiona odoleko kolesterola murrizteko eta osasun kardiobaskularra hobetzeko.


Europan bada erakunde bat, FUFOSE (Functional Food Science in Europe), helburu duena ikuspegi zientifiko bakar bat garatzea eta ezartzea elikagai funtzionalak garatzeko egin behar diren probei dagokienez.


Erreferentziak


E. Nova, E. Ramos y A. Marcos. Alimentos fucionales. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.454-476. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.

FUFOSE