Elikagai-ziurgabetasuna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ingelesezko “food insecurity” terminoaren itzulpena da, eta populazio jakin baten elikagai-gabeziaren mailari egiten dio erreferentzia. Herrialde batean edo familia batean elikagai-ziurgabetasuna dagoela esaten da herrialde horretako edo familia horretako kideek gosea pasatzen dutenean, ez dutelako elikagairik eskura edo ezin dituztelako erosi. Elikagai-segurtasuna kontzeptuaren oso bestelako esanahia du; izan ere, azken hori elikagaien kaltegabetasunari dagokio (ingelesezko “food safety” terminoari dagokio).

Erreferentziak


FAO "El estado de la inseguridad alimentaria en el mundo 2012"