Elikagai-banaketa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagai-banaketak elikagaien ekoizleen eta azken kontsumitzailearen artean dauden bitartekaritza-lanak adierazten ditu. Lan horietan handizkariek eta txikizkariek hartu ohi dute parte. Handizkariek hornitzaileen eskaintza biltzen dute txikizkariei helarazteko; eta txikizkariek elikagaiak kantitate txikitan saltzen dizkiote azken kontsumitzaileari.


Txikizkako sektorean formatu bat baino gehiago daude: hipermerkatuak, supermerkatuak (aurrekoak baino salmenta-espazio txikiagoa dutenak eta hirietako auzo guztietan kokatuta daudenak), denda tradizionalak (salmahai bat dute, eta saltzailea aritzen da kontsumitzailearekin), nekazari-azokak, eta abar. Europako herrialde batzuetan, hipermerkatuak bereganatzen ditu elikagai-salmenta gehienak, baina, gure inguruan, supermerkatua da arrakastatsuena (elikagaietan, merkatu zatia % 50 ingurukoa da). Dena dela, elikagai freskoei dagokienez (okela, arraina, fruta eta barazkiak), supermerkatuetako salmenten balioa eta denda tradizionalena antzekoak dira. Bestela esanda, elikagaiak erosteko orduan, kontsumitzaileak ontziratuak eta freskoak bereizten ditu: lehenak supermerkatuetan erosteko joera du, baina, elikagai freskoak erosteko, denda txiki espezializatua aukerarik onena da, orain ere, kontsumitzaile askorentzat. Elikagaiak banatzeko formula berezi bat merkaturatze-kanal laburrak dira, bitartekaririk gabekoak, non ekoizleak kontsumitzaileari zuzenean saltzen baitio elikagaia.


Erreferentziak


Langreo, A. Nuevas formas de distribución de alimentos

García, F. Distribución minorista de alimentos frescos