Elikadura-ordezkoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Otorduen ordezko ere deitzen zaie. Besteak beste irabiaki-, barra- eta gaileta-forma izaten duten prestakinak dira, nutriente-kontzentrazio handikoak direnak eta helburu dutenak eguneko otordu bat edo gehiago, eta batzuetan dieta osoa, osatzea edo ordeztea. Otordu nagusien (bazkariaren eta afariaren) ordezkoek kaloria-ahalmen handia izaten dute (250 kcal inguru), eta, sarritan, zuntza izaten dute, asetzeko ahalmena areagotzeko eta idorreria saihesteko. Otordu txikien edo mokaduen ordezkoek kaloria-balio txikiagoa izaten dute (100 kcal inguru). Eguneko dieta oso baten ordezko produktuek 800 eta 1.200 kcal bitartean ematen dituzte, eta ez dira erabili behar 3 aste baino gehiago.


Erreferentziak


SEEDO

Real Decreto 1430/1997

Directiva 2007/29/CE

Real Decreto 868/2008