Elikadura-jokabidearen nahasmendua
Jump to navigation
Jump to search
Elikadura-jokabidearen nahasmenduak honela sailkatzen eta definitzen dira, Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren 10. bertsioaren irizpideen arabera:
- Anorexia nerbiosoa: Nahita, gaixoaren ekimenez, pisua galtzea ezaugarri duen nahasmendua. Nahasmendu honekin batera, intentsitate aldakorreko desnutrizioa agertzen da —eta, haren ondorioz, nahasmendu endokrinoak eta metabolikoak—, eta baita zenbait nahasmendu funtzional ere.
- Anorexia nerbioso atipikoa: Anorexiaren irizpide nagusietako bat edo gehiago —hilekorik ez izatea edo pisu-galera nabarmena— betetzen ez dituen baina gainerakoan antzeko koadro klinikoa duen anorexia.
- Bulimia nerbiosoa: Sindrome honen ezaugarria da behin eta berriz elikagai gehiegi irenstea eta gorputzeko pisua kontrolatzeko kezka handiegia izatea; hori dela eta, gaixoak muturreko neurriak hartzen ditu janari-ingestioak eragindako pisu-irabaztea arintzeko.
- Bulimia nerbioso atipikoa: Ezaugarri nagusietako bat edo gehiago ez dituen arren (adibidez, pisu normala edo normala baino handiagoa izatea) antzeko koadro klinikoa duen bulimia.
- Elikadura-jokabidearen beste nahasmendu zehaztugabe batzuk.
- Bulkada anitzeko bulimia: Ezaugarri hauekin batera agertzen den bulimia: tolerantzia txikia, frustrazioa eta oldarkortasuna, toxikoen gehiegizko erabilera, desinhibizio sexuala, keinu autolitikoak eta abar.
Erreferentziak
CIE-10. Clasificación internacional de enfermedades, décima versión. Ministerio de Sanidad, Servicios sociales e Igualdad.
DSM-IV, Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales.