Elikadura-jokabidearen nahasmendua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikadura-jokabidearen nahasmenduak honela sailkatzen eta definitzen dira, Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren 10. bertsioaren irizpideen arabera:

  • Anorexia nerbiosoa: Nahita, gaixoaren ekimenez, pisua galtzea ezaugarri duen nahasmendua. Nahasmendu honekin batera, intentsitate aldakorreko desnutrizioa agertzen da —eta, haren ondorioz, nahasmendu endokrinoak eta metabolikoak—, eta baita zenbait nahasmendu funtzional ere.
  • Anorexia nerbioso atipikoa: Anorexiaren irizpide nagusietako bat edo gehiago —hilekorik ez izatea edo pisu-galera nabarmena— betetzen ez dituen baina gainerakoan antzeko koadro klinikoa duen anorexia.
  • Bulimia nerbiosoa: Sindrome honen ezaugarria da behin eta berriz elikagai gehiegi irenstea eta gorputzeko pisua kontrolatzeko kezka handiegia izatea; hori dela eta, gaixoak muturreko neurriak hartzen ditu janari-ingestioak eragindako pisu-irabaztea arintzeko.
  • Bulimia nerbioso atipikoa: Ezaugarri nagusietako bat edo gehiago ez dituen arren (adibidez, pisu normala edo normala baino handiagoa izatea) antzeko koadro klinikoa duen bulimia.
  • Elikadura-jokabidearen beste nahasmendu zehaztugabe batzuk.
  • Bulkada anitzeko bulimia: Ezaugarri hauekin batera agertzen den bulimia: tolerantzia txikia, frustrazioa eta oldarkortasuna, toxikoen gehiegizko erabilera, desinhibizio sexuala, keinu autolitikoak eta abar.


Erreferentziak


CIE-10. Clasificación internacional de enfermedades, décima versión. Ministerio de Sanidad, Servicios sociales e Igualdad.

DSM-IV, Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales.