Elikadura-intoxikazioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kontsumitzailearen osasunari kalte egin diezaiokeen substantziaren bat duen elikagai kutsatu bat irensteak eragiten duen asaldu edo gaixotasuna. Substantzia hori izan daiteke jatorri biologikokoa (mikroorganismoek sortutako substantzia toxiko edo “toxina” bat), edo izan daiteke konposatu fisiko (harriak, lurra, hondarra, etab.) edo kimiko bat (herbizidak, intsektizidak, detergenteak, etab.).


Elikagaien kutsaduraren jatorria, gehienetan, haren manipulazio okerra izaten da (elikagaia behar ez bezalako tenperaturan kontserbatzea, kate hotza etetea, gutxiegi egostea, kutsadura gurutzatua gertatzea, etab.).


Eskuarki, sintomak digestiori lotuak izaten dira (gonbitoak, diarreak, etab.), baina, irentsitako konposatu toxikoaren dosiaren arabera, ager daitezke arazo larriagoak ere, baita heriotza ere. Jarraian, bakterioek eragindako zenbait elikagai-intoxikazio laburbiltzen dira:


Toxina sortzen duen mikroorganismoa Elikagai-iturria Sintomak Iraupena
Staphylococcus aureus Entsaladak, Urdaiazpikoa, Okela-produktuak, Postre kremadunak, Behar ez bezala biltegiratutako esnea Goragaleak, gonbitoak, abdomeneko mina, diarrea. Kasu larriak: deshidratazioa eta shocka 24 ordu
Bacillus cereus Arroz frijitua, Esne-hautsa, Fruta lehortuak, Haragia, Barazkiak, Patatak Náuseas, vómitos, dolor abdominal, diarrea 24 ordu
Clostridium boulinum Elikagai ez-azidoak eta ongi kontserbatu gabeak,(etxeko kontserbak) Paralisi flazidoa; batzuetan, gonbitoak agertzen dira aurretik 12 ordutik hasi eta egun batzuetara bitarte
Clostridium perfringens Haragiak, Arrain-produktuak Eginkari apartsu eta kirasdunak, abdomeneko mina, eta, batzuetan, goragalea eta gonbitoak 24-48 ordu
Escherichia coli Edozein elikagai edo edari Goragaleak, gonbitoak, abdomeneko mina, diarrea urtsua Egun batetik egun batzuetara bitarte


Erreferentziak


Microbiología de los Alimentos. Fundamentos y fornteras. Michael P. Doyle, Larry R. Beuchat, Thomas J. Montville. Editorial Acribia, S.A. 2001. Microbiología. Segunda Edición. Roger Y. Stanier, John L Ingraham, Mark L. Wheelis, Page P. Painter. Editorial Reverte, S.A. 1992. Organización Mundial de la Salud