Elikadura-burujabetza

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Malin, 2007. urtean, munduko 80 herrialdetako 500 erakundek bano gehiagok sinatutako «Nyéleni-ko adierazpen»ean sortu zen terminoa, adierazteko herrialdeek eskubidea dutela ingurumenari kalterik egin gabe ekoitzitako elikagai osasungarriak izateko eta beren elikadura-eredua erabakitzeko. Praktikan, elikadura-burujabetzak azken alderdi hori azpimarratzen du: estatu batek gai izan behar duela erabakitzeko zer elikagai ekoitziko dituen eta nola ekoitziko dituen. Jotzen da bere nekazaritza- eta elikadura-politikak diseinatzeko gaitasunik ez duen herrialdeak ezin diola eutsi bere nekazaritza-sektoreari, eta ezin diela behar beste elikagai, eta kalitatekoak, eskaini bere herritarrei. Hirugarren Munduko herrialdeen kasuan, goseari eta malnutrizioari aurre egiteko modua da, zeren eta frogatua baitute goseari aurre egiteko ez dela aski elikagai gehiago ekoiztea, baizik eta bertan ekoitzi behar direla.


Proposamen hori elikaduraren globalizazioaren ikuspegiaren erantzun gisa sortu da, zeren eta ikuspegi horren arabera nazioarteko merkataritza-askatasunak (estatuen merkataritza-politika protekzionistak eta haien nekazaritza-politiketariko asko ezabatzea) aukera emango du elikagai merkeagoak sortzeko, eta hori onuragarria izango da herrialde guztientzat. Elikadura-burujabetzaren aldekoen ustez, ordea, elikagaiak nazioarteko merkataritzan eskuratu behar lirateke bakar-bakarrik beharrezkoa balitz herrialde gisa dituzten helburuak betetzeko.


Elikadura-burujabetza elikadura jasangarrira iristeko mekanismo politiko gisa aurkezten da, eta Vía campesina erakundearen errebindikazio nagusia da.


Erreferentziak


Nyéléni 2007 - Foro para la soberanía alimentaria

Rosset P.M. Mirando hacia el futuro: la reforma agraria y la soberanía alimentaria AREAS-Revista Internacional de Ciencias Sociales

Revista “Soberanía alimentaria, biodiversidad y culturas