Edulkoratzaile artifiziala

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaiei zapore gozoa ematen dieten elikadura-gehigarriak. Elikagaiei beren azukreak (sakarosa edo fruktosa) zapore gozoa murriztu gabe ordezteko gehitzen zaizkie. Elikagai-industrian gehien erabiltzen diren edulkoratzaileak: poliolak (sorbitola, manitola, xilitola) eta edulkoratzaile ez-kalorikoak (sakarina, aspartamoa, ziklamatoa, K azesufamoa, taumatina, neohesperidina, sukralosa, eta abar). Oro har, sakarosak baino ahalmen edulkoratzaile handiagoa dute, eta, horregatik, oso kantitate txikiak behar izaten dira nahi den zapore gozoa lortzeko.


Elikagai-industrian erabiltzeko, zenbait baldintza bete behar dituzte, hala nola hauek: erabat kaltegabeak izan behar dute; gozotasuna azkar sumatu behar da, eta azkar desagertu; ohiko azukrearen oso antzeko zaporea izan behar dute, eta elikagaiari eman behar zaizkion tratamenduak eta hura biltegiratzeko kondizioak jasan behar dituzte.


Azukre-kontsumoaren ordezko aukera bat dira edulkoratzaileak, eta badituzte abantailak: ez dute energiarik ematen (edo oso gutxi), ez dute txantxarrik eragiten, eta ez dute eraginik gluzemian; beraz, oso erabilgarriak dira patologia batzuen kasuan, diabetean adibidez. Dena dela, garrantzitsua da aipatzea batzuetan eragin kaltegarriak izan ditzaketela, hala nola sabela handitua izatearen sentsazioa eta beherakoa (zenbait poliolek eragina).


Erreferentziak


Gil A.Mª., Los aditivos edulcorantes. Rev. Alimentación Nutrición y Salud - Instituto Danone- 1999: Abril-Junio. Vol 6 Nº 2

BOE. Real Decreto 2002/1995, de 7 de diciembre, por el que se aprueba la lista positiva de aditivos edulcorantes autorizados para uso en la elaboración de productos alimenticios, así como sus condiciones de utilización (B.O.E. 11, 838-848.1996)