Edema

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputzaren parte baten handitu biguna, zapalduz gero beheratu egiten dena, ehunetan likido gehiegi metatzearen ondorioz sortua.


Kwashiorkor gaixotasunaren —malnutrizio proteiko mota bat— zeinu kliniko nagusietako bat da. Gaixotasun horretan ohikoa da edemak agertzea, muturreko hipoproteinemiaren eraginez. Odolean, proteinek, hain gutxi izanik, ezin dute ura atxiki ohiko prozesu osmotikoaren bidez, eta, ondorioz, likidoa metatu egiten da ehunetan.


Erreferentzia


OMS - Nutrizioa