ELIKA

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elika Fundazio Publikoa da; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitakoa, eta EAEn nekazaritzako elikagaien segurtasun-maila albait handiena izatea du helburu.

Xede hori lortzeko, honako zerbitzu hauek garatzen ditu.

  • Teknika- eta zientzia-aholkularitza eskaintzen die nekazaritza, elikagai, abeltzaintza-, arrantza-, kontsumo- eta osasun-arloko sail eskudunei.
  • Lankidetza sustatzen du herri-administrazioen, unibertsitate- eta ikerketa- zentroen, ekoizpen-sektoreen eta kontsumitzaile-elkarteen artean.
  • Elikagaien kontsumoak eragin litzakeen arriskuekiko herritarren esposizioa balioetsi egiten du elikakateko fase guztietan. Horretarako, gerta litezkeen arrisku biologikoak, kimikoak, fisikoak edo ingurumenekoak identifikatu eta karakterizatu egiten ditu.
  • Administrazioei, nekazaritzako elikagaien sektoreari eta kontsumitzaileei zuzendutako prestakuntza-programak sustatzen eta garatzen ditu.
  • Zientzia- eta teknologia-informazioa hedatzen du, elikagaien segurtasun-arloan.

Eginkizuna, Ikuspena eta Baloreak - ELIKA