EFSA

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agentzia (EFSA siglak ingelesez) Europako agentzia independentea da, Europako Batzordeari, Europako Parlamentuari eta estatu kideei aholkuak ematen dizkiena elikakateko arriskuei buruz. EFSAk emandako aholkuek lagundu egiten diete estatu kideei eta arriskuen kudeatzaileei erabakiak hartzen, arriskuen kudeaketari dagokionez.

Horretarako, EFSAk zientzialari adituen taldeak ditu. Horiek arriskuak balioztatzen dituzte eta gomendioak ematen dituzte, kudeatzaileek erabil ditzaten.

Web orri ofiziala - EFSA