Dukan dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dukan dieta mirarizko dieta motetako bat da, eta, beraz, ez da aholkatzekoa. Proposatu zuen mediku frantsesaren izena du; dieta hiperproteikoa eta karbohidratoz urria da, nork bere kasa egitekoa, eta, kaloria-defizitaren ondorioz, pisu-galera azkarra eta arriskutsua eragiten du.


Arriskutsutzat jo dute erakunde batzuek, hala nola AESANek (Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición), ANSESek (Agence nationale de sécurité sanitaire de l’alimentation, de l’environnement et du travail ), OCUk (Organización para la Defensa de los Consumidores) edo AEDNk (Asociación Española de Dietistas Nutricionistas), zeren eta, mirarizko dieten ezaugarriak betetzeaz gainera, interesatuak liburu baten bidez egitea eta kontrolatzea proposatzen baitu.


Erreferentziak


GREP-AEDNren eritizia Dukan dietari buruz

NAOS

AESAN