Dopatzea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dopinaren aurkako arauetako bat edo gehiago haustea da dopatzea, Dopinaren kontrako Kodearen 2.1 - 2.8 artikuluetan jasotakoaren arabera.


Dopatzea da atleta batek, nahita edo nahi gabe, Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak debekatutako substantzia bat edo metodo bat erabiltzea. Indarrean den dokumentazioak dopinaren debekuaren alde egiten du, atletak hauetatik babesteko:


  • errendimendua hobetzeko substantzia edo metodo debekatuak erabilita lor daitekeen abantaila bidegabetik, eta
  • substantzia edo metodo batzuek izan ditzaketen albo-ondorio kaltegarrietatik.


Dopatzeak, ondorio etikoak eta osasunarekin lotutakoak izateaz gainera, lege-ondorioak ere izan ditzake. Izan ere, substantzia debekatuak banatzea, arrazoi mediko justifikaturik ezean, legez kanpokoa da herrialde askotan.


Erreferentziak

Anti-Doping Agency. World Anti-Doping Code. Canada: Montreal, Quebec, 2009 Technische Universitat München. Harmonising the knowledge about biomedical side effects of doping.