Dispepsia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Indigestio ere esaten zaio. Digestio mingarri eta zaila, beste sintoma batzuk ere izan ditzakeena, hala nola goragaleak edo gorakoak, bihotzerrea, hantura eta urdaileko ondoeza.


Abdomenaren goialdean min kroniko edo errepikaria izatea ezaugarri duen egoera mediko bat da, zeinean gaixoa ohi den baino lehenago asetzen baita. Arazo hori errefluxu gastroesofagikoari edo gastritisari lotuta egoten da maiz. Batzuetan, dispepsia ultzera peptikoaren sintoma izaten da (urdaileko edo duodenoko ultzera), eta zenbaitetan, minbiziarena. Tratamendua kausaren araberakoa izaten da.


Erreferentziak


National Health Service UK