Dislipemia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Lipidoen eta lipoproteinen kontzentrazio plasmatikoen alterazioa. Alteratuta dagoen lipidoaren arabera, izen desberdinak hartzen dituzte dislipemiek. Hala, hiperkolesterolemia da plasmako kolesterolaren igoera; hipertriglizeridemia da plasmako triglizeridoen igoera; eta dislipemia mistoa da bien igoera, kolesterolarena eta triglizeridoena.

Altu dagoena kolesterola denean, garrantzitsua da kontuan hartzea, kolesterolaren kontzentrazio totalez gain, HDL-kolesterol (“kolesterol ona”) gisa eta LDL-kolesterol (“kolesterol txarra”) gisa garraiatzen diren kolesterolen banaketa.

Zenbait dislipemia elikadura-eredu ezegokiek, gantz ase eta kolesterol askokoek, eragiten dituzte. Zenbaitetan, arrazoia genetikoa izaten da, eta dislipemiek familia-transmisioa dute, hots, hereditarioak dira. Azkenik, badira gaixotasun batzuei lotuta dauden dislipemiak ere, hala nola diabetesari eta obesitateari lotutakoak.


Erreferentzia


M.P. Portillo y J. Miranda. Dislipemias. En: Bases de la Alimentación Humana. V. M. Rodríguez y E. Simón (eds) pp. 529-540. Editorial Netbibio. Olerios (la Coruña), 2008.