Disfagia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Irensteko zailtasuna. Janariak edo fluidoak eztarrian edo urdailaren aurretiko punturen batean trabatzen direlako sentsazioa. Disfagia arriskutsua izan daiteke osasunerako, janaria kontrako eztarritik joatea, pneumonia, malnutrizioa, deshidratazioa, pisua galtzea eta arnasbideen buxadura eragin ditzakeelako.


Disfagia eragiten duten asalduak bi kategoriatan sailkatzen dira:

  • mekanikoak (solidoak irensteko arazoak)
  • neuromuskularrak (itomen-sentsazioa eta estualdia irensteko unean)


Erreferentziak


Briony Thomas & Jacki Bishop (2001). Manual of Dietetic Practice (3rd edition). Oxford: Blackwell Science.

National Health Service UK