Dieta makrobiotikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Yin eta yangaren Txinako antzinako printzipioen filosofiari lotua dago dieta hau. Inguruan ekoitzitako elikagai freskoak kontsumitu behar lirateke, baina dietan sartzen diren elikagai nagusiek Asian dute jatorria: arroza, itsas algak, ongailu bereziak (tamaria, misoa) eta sustraiak, hala nola lotoarenak.


Zerealetan eta begetaletan oinarritua dago elikadura makrobiotikoa, eta lekaleak kantitate txikiagoetan sartzen dira. Beste elikagai batzuk, fruta freskoa, fruitu lehorrak, haziak eta ogia, esate baterako, astean gutxitan kontsumitzen dira. Haragiak eta haien deribatuak eta arrautzak debekatzeaz gainera, zenbait begetalen kontsumoa galarazten du —patata, tomatea, piperra eta alberjinia, adibide—, eta baita fruta tropikalak eta edulkoratzaile artifizialak hartzea ere. Jarraitzaile batzuek arrain kantitate txikiak sartzen dituzte dietan.


Erreferentzia


Salvadó J eds. Nutrición y Dietética Clínica. Ed Elsevier Masson, 2008.