Dieta likidoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dieta likidoa egokia da, besteak beste, beherakoan, berrelikatzearen lehen aldietan. Infusio arinek, saldek eta urak osatzen dute, eta, dieta horren bidez, behar adina likido hartzea bermatzen da. Salbuespenak badira ere, ez da komeni 24 ordu baino gehiago luzatzea, ez baititu betetzen energia- eta nutriente-eskakizunak.


Beste egoera batzuetan ere gomendatzen da dieta hori, hala nola kirurgia eta proba mediko batzuen aurretik edo ondoren, eta mastekatzeko edo solidoak irensteko arazoak izanez gero.


Erreferentziak


López VB, Llames L. Diarrea aguda y crónica. Estreñimiento. Síndrome de intestino irritable. Enfermedad diverticular. En: Rodota LP, Castro ME. Nutrición Clínica y Dietoterapia. Ed. Médica Panamericana. Buenos Aires, 2012; pp. 431.

MedlinePlus. Dieta líquida completa.