Dieta disoziatua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dieta disoziatuak edo disoziazio-dietak mirarizko dieta sail bat dira; beraz, ez dira aholkatzekoak. Dieta talde horretan daude, besteak beste, Hay dieta, Shelton erregimena, Hollywoodeko dieta, Montignac dieta eta antidieta. Dieta horien oinarrian, uste hau dago: elikagaiek ez dutela berez edo dituzten kaloriengatik gizentzen, baizik eta era jakin batera konbinatuta kontsumitzen direnean loditzen dutela. Horregatik, horrelako dietetan ez da mugatzen elikagaien kontsumoa, konbinazioak proposatu besterik ez da egiten (disoziazioa).


Oinarri zientifikorik gabeko dietak dira; efektua, baldin eta egiten badute, energia gutxi hartzeagatik gertatzen da, eta ez elikagaiak konbinatzeagatik.


Erreferentziak


Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)

AESAN