Dieta biguna

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Dieta biguna da digestio-sistemako arazoek (ahokoak, esofagokoak, urdailekoak nahiz hesteetakoak) eragiten duten ondoeza arintzeko gomendatzen dena. Batzuetan, errazago mastekatzeko agintzen da; beste batzuetan, urdaileko ondoeza saihesteko edo hesteetan erabat digeritzea errazteko.


Dieta bigunaren osaera desberdina izaten da tratatzen den arazoaren arabera (adibidez: izan liteke dieta bigun idorgarria edo dieta bigun ez-idorgarria), baina beti izaten ditu elikagai bigunak eta erraz digeritzen direnak.