Dialisia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Odola giltzurrunetatik kanpo arazteko prozesu bat da, giltzurrunen funtzioa ordezteko erabiltzen dena giltzurrun-gutxiegitasun aurreratua duten pazienteen kasuan. Odola makina baten bidez iragaziz (hemodialisia) edo soluzio bat gaixoaren abdomenean sartuz (dialisi peritoneala) egiten da dialisia.


Iragazketa-prozesuan, mintz bat erabiltzen da, zeinak igarotzen uzten baitie pilatuz gero toxikoak liratekeen likido eta partikulei, baina eutsi egiten baitie partikula handiei, hala nola globulu gorriei, globulu zuriei eta odoleko proteinei.

Erreferentziak


Goldstein-Fuchs J eta McQuiston B, 2004. Insuficiencia renal. “Nutrición clínica práctica” 2ª edizioa. L Matarese eta M Gottschlich argitaratzaileak. Elsevier argitaletxea, Madril (Espainia).

López J, Ortiz A eta Sánchez M, 2010. Nutrición en las enfermedades renales. "Tratado de Nutrición. IV alea Nutrición Clínica" 2en edizioa. A Gil argitaratzailea. Médica Panamericana argitaletxea, Madril (Espainia).