Dexa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

DEXA terminoa irudi-teknika baten ingelesezko izenaren siglatik eratorria da (Dual-Energy X-ray Absorptiometry). Euskarazko terminoa energia bikoitzeko X izpien absortziometria da. X izpien forma hobetu bat da teknika hau; gorputzaren barnealdeko irudiak lortzen dira teknika ez-inbaditzaile baten bidez, erradiazio ionizatzailearen dosi txiki baten esposiziopean. Gaur egun, DEXA da hezurren dentsitate minerala neurtzeko eta osteoporosia diagnostikatzeko estandarra. Hasiera batean, hezur-masa aztertzeko diseinatu zen teknika hau, baina gorputzeko gantz-masa eta gantzik gabeko masa balioztatzeko ere balio du; hots, gorputz-konposizioa ebaluatzeko erabil daiteke.


Deskribatu denaren arabera, larruazalpeko ehun oso lodiko obeso handietan balio handiegia ematen zaio gantz kantitate totalari, baina, oro har, oso fidagarritzat hartzen da. DEXA erabiliz, ikusi da badirela pertsona batzuk GMI gorputz-masaren indizearen edo larruazal-tolesen arabera obesotzat hartzen ez direnak baina benetan % 25etik —gizonezkoen kasuan— edo % 33tik —emakumezkoen kasuan— gorako gantz kantitatea dutenak. Ehuneko horiek obesitatearen adierazletzat hartzen dira Espainiako Obesitatearen Elkartearen eta beste erakunde zientifiko batzuen arabera.


Erreferentziak


E. Oria, J. Lafita, J. Petrina, I. Argüelles. Composición corporal y obesidad. Anales del Sistema Sanitario de Navarra 25 (Sup. 1): 91-102 (2002).