Desnutrizioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutriente-urritasunak eragiten duen egoera bat da. Desnutrizio mota bat baino gehiago daude. Kwashiorkorra da bat, proteina-urritasunak eragiten duena. Kasu horretan ez dago energia faltarik. Egoera horrek proteinen kontzentrazio plasmatikoa murrizten du, eta horrek, halaber, edemak agertzea eragiten du. Edemarik ohikoena abdominala da (aszitisa), sabel konkortuaren itxura ematen duena.


Marasmoa energia faltaren ondorio da. Pisu-galera handi bat ere gertatzen da, ehun adiposoaren eta muskuluaren kontura. Bi egoeretan, gainera, mineral eta bitamina askoren urritasuna izaten da, eta, horregatik, askotariko alterazioak sortzen dira.


Desnutrizio-koadro horiek ohikoagoak dira baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonetan. Bereziki ohikoak dira herrialde azpigaratuetan; batez ere, haurrei erasaten diete, eta biztanle multzo horretako hilkortasun-tasa altuaren eragile dira. Herrialde garatuetan, desnutrizio-kasuak ospitaleetan izaten dira nagusiki, zenbait gaixotasunek eta tratamenduk pazienteen nutrizio-egoeran duten eragin negatiboa dela eta.


Erreferentzia


R. Burgos, N. Virgili, B. Sarto. Desnutrición y enfermedad. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.1-22. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.