Deshidratazioa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Deshidratazioak esan nahi du gorputzak behar baino ur eta likido gutxiago duela. Arina, ertaina edo larria izan liteke, zenbat likido galdu den edo berritu ez den aintzat hartuta. Deshidratazio larriak, tratatu ezean, konbultsioak, garuneko kalte iraunkorra eta, azkenik, heriotza eragin ditzake.


Ur-galerak handiak izaten dira gehiegi izerditu (ariketa fisikoa egiteagatik, adibidez), gernu gehiegi kanporatu (diabetes kontrolatu gabeagatik edo diuretikoak erabiltzeagatik), sukarra izan, goitika egin edo beherakoa izanez gero. Bestalde, gerta liteke behar baino likido gutxiago irenstea, apetitua galtzeagatik (gaixotasunen bat dela eta) edo egarri-sentsazioa galtzeagatik.


Deshidratazioa ohikoagoa da haurretan helduetan baino; izan ere, haurrek gutxiago pisatzen dute, eta haien gorputzak azkarrago asimilatzen ditu ura eta elektrolitoak. Adineko jendeak eta gaixoek ere arrisku handia dute.


Deshidratazioaren sintoma izan litezke aho likatsu edo lehorra, letargia edo koma (deshidratazioa larria bada), gernu gutxiago kanporatzea (gernuak kolore hori iluna du), malkorik ez izatea, begi sartuak eta abar.


Tratamendu gabeko deshidratazio larriak konbultsioak, garun kalte iraunkorra eta azkenik heriotza eragin lezake.


Erreferentziak


López JM, 2010. Metabolismo hidromineral: agua y electrolitos. "Tratado de Nutrición. I alea Bases fisiológicas y bioquímicas de la nutrición humana" 2en edizioa. A. Gil argitaratzailea, Medica Panamericana argitaletxea, Madril (Espainia).

Iglesias C, Villarino AL, Martínez JA eta lag., 2011. Importancia del agua en la hidratación de la población española: documento FESNAD 2010. Nutrición Hospitalaria 26(1): 27-36.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago