DXA

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

X izpien absortziometria duala (DXA, lehen DEXA)gorputz-konposizioa ebaluatzeko zeharkako teknika bat da. Ohiko ebaluaziorako metodo antropometrikoek (GMI, perimetroak eta tolesturak) abantaila bat dute: erraz erabiltzekoak dira; hala ere, ematen duten informazioa ez da oso zehatza izaten askotan.

Hori dela eta, DXA baliabide garrantzitsua da, gaur egun, obesitatea eta harekin erlazionatutako gaixotasunak ebaluatzeko. DXAk X izpien bi iturri erabiltzen ditu, energia ezberdinekoak. X izpien sorta horiek desberdin moteltzen dira gorputzeko ehun motaren arabera. Behar den tresneriaren bidez lortutako datuak jasotzen dituen programa informatiko bat erabiliz, gantz-masaren eta masa gantzgabearen zenbatespen bat egiten da, eta azken horretan hezur-masa eta masa gantzgabe ez-eskeletikoa bereizten dira.


Gainera, teknika honen bidez, hezurren mineralizazio-maila ere zehaztu daiteke.


Erreferenztia


E. Oria, J. Lafita, J. Petrina, I. Argüelles. Composición corporal y obesidad. Anales del Sistema Sanitario de Navarra 25 (Sup. 1): 91-102 (2002).