Clostridium

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Clostridium ingurumenean oso zabalduta dauden bakterioen generoa da, eta horietako batzuk gizakien eta animalien heste-floraren parte osatzen dute modu naturalean. Clostridium espezie batzuek garrantzi handia dute, osasunerako arriskutsuak izan baitaitezke. Horien artetik honako hauek aipa daitezke:

  • Clostridium botulinum botulismoa eragiten duen toxina ekoizten du;
  • Clostridium perfringens elikagai intoxikazioak eragiten ditu;
  • Clostridium tetani tetanos gaixotasuna eragiten du.