Clostridium
Jump to navigation
Jump to search
Clostridium ingurumenean oso zabalduta dauden bakterioen generoa da, eta horietako batzuk gizakien eta animalien heste-floraren parte osatzen dute modu naturalean. Clostridium espezie batzuek garrantzi handia dute, osasunerako arriskutsuak izan baitaitezke. Horien artetik honako hauek aipa daitezke:
- Clostridium botulinum botulismoa eragiten duen toxina ekoizten du;
- Clostridium perfringens elikagai intoxikazioak eragiten ditu;
- Clostridium tetani tetanos gaixotasuna eragiten du.