C bitamina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Azido askorbikoa edo antieskorbutikoa. Bitamina hidrodisolbagarri bat da, fruta eta barazki freskoetan —bereziki, marrubi, kiwi eta zitrikoetan— egoten dena. Animalia-jatorriko produktuetan egoten da —hala nola erraietan—, baina galdu egiten da kozinatzean.


Egunero irenstea gomendatzen den kopurua 90 mg gizonezkoentzat eta 75 mgemakumezkoentzat da. Gabeziak eskorbutoa eragiten du, baina alkoholikoetan edo eta fruta eta barazki gutxi jaten duten pertsonetan ezik, arraroa da gutxiegi izatea. Gehiegi izatea ere gutxitan gertatzen da, C bitamina ez baita metatzen.


Erreferentziak


Mahan, L. K. & Escott-Stump, S. (1998). Nutrición y Dietoterapia de Krause (9na. ed.) McGraw-Hill Interamericana

Gil, A. (2010).Tratado de Nutrición (2ª ed). Editorial Medica Panamericana