CAS zenbakia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

CAS zenbakia (ingelesez sarri CAS RNs edo CAS Number esaten zaio) substantzia kimikoen identifikazio-kode bakarra da.

CAS zenbakia substantzia kimiko bat edo egitura molekular bat argi eta zehatz identifikatzeko modu bakarra da. Era horretan, nahasteak saihesten dira; izan ere, asko eta asko dira substantzia horiek izan ditzaketen izen arruntak, ezaugarriak eta bestelakoak.

CAS zenbakidun substantzien erregistroa American Chemical Societyk (ACS) kudeatutako datu-basea da.

Webgune ofiziala - ACS