Bularreko haurra

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Umetokitik kanpoko bizitzaren hasierako aldian dagoen umea, nagusiki ama-esnez edo formula artifizialez elikatzen dena. Aldi horretan, tarte hauek bereizten dira:

  • bizitzako lehen 4-6 hilabeteak, zeinetan esnea baita haurraren dietako elikagai bakarra
  • 4.-6. hilabetetik 2. urtera bitarteko tartea, zeinean esnea baita dietako elikagai nagusia eta haurraren eguneroko energia-beharrizanen % 50 eman behar baitu, gutxienez.


Bularreko haurra, orobat, izan daiteke «bularreko haur txikia», jaiotzatik 12 hilabetera bitartekoa, eta «bularreko haur handia», 12. hilabetetik 24. hilabetera bitartekoa.


Erreferentziak


Livia Machado de Ponte. Nutrición pediátrica. 2009. Ed. Médica Panamericana. Manuel Hernández Rodríguez. Alimentación infantil. 2001. Ed. Díaz de Santos, S.A.