Bozioa

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Kausa idiopatikoak edo iodo faltak eragiten duten guruin tiroideoaren hantura. Ohiko tamaina 15-20 gramo da. Haztatuz eta serumeko tirotropina (TSH), triiodotironina (T3) eta tiroxina (T4) hormonak balioetsiz diagnostikatzen da.

Bozioa garatzeko arrisku-faktoreak:

  1. emakumezkoa izatea
  2. 40 urtetik gorako adina eta
  3. familian aurrez bozio-kasuak agertu izana

Guruin tiroideoak T4-ren eta T3-ren ezohiko kantitateak sortzen ditu. Hormona tiroideo horiek gorputzeko hainbat funtziotan eragiten dute, hala nola gorputz-tenperaturan, aldartean eta suminkortasunean, pultsuaren maiztasunean eta digestio-funtzioetan.


Erreferentziak


Gonçalves Sobrinho J. Deficiencia de yodo. En: Tratado de Endocrinología Pediátrica. Ed: M. Pombo Arias. Madrid. Diaz de Santos 1997; 581- 589.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago