Botulismoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Botulismoa toxina botulinikoak eragindako intoxikazioa da. Toxina hori Clostridium botulinum, bakterioak sortzen du. Toxina oso-oso bortitza da, bai eta hilkorra dosi txikietan ere, giharrak geldiaraz ditzake, eta heriotza eragin arnasa eten egiten baita.

Etxean egiten diren barazki-, frutak-, itsaskiak-, arrainek-kontserbek, eta hestebeteek izaten dute toxina botulinikoak kutsatzeko arrisku handiena.

Ontziratutako produktuen ekoizleek tenperatura altuko prozedurak aplikatzen dizkiete produktu horiei denbora-tarte jakin batean. Etxeetan elikagaiak ontziratzen dituztenek higiene prozedura zorrotzei jarraitu behar diete, elikagaien kutsadura arriskua murrizteko. Nolanahi ere, kontsumitzaileei gomendatzen zaie ez dezatela kontsumitu puztuta edo mailatuta dagoen edo gaizki itxita dauden etxeko poteko jakirik, ez eta bermatu gabeko jatorriko hestebeterik ere.